Gauza gutxi topatu ditu bizitzan benetan zoriontsu sentiarazi nautenak, bata egurra lantzea eta besteei zelan egiten den irakastea izan da, eta bestea, mendirako zaletasuna.
Badira 25 ute luze haritz zati batean aurrean jarri nintzela Berrizko lokal ilun batean. Laster konturatu nintzen, baina, egurrari ez zaiola aurre egiten, baizik eta berarekin berba egiten dela, lagun on eta zaharrekin izaten ditugun elkarrizketa luze eta sakon horietakoak direla. Agian, horregatik topatu ditut beti lagun onak nire ikasleen artean, baita maisu onak ere.